Ordizian bi kasu positibo gehiago daude, Beasainen eta Lazkaon bana
Goierrin guztira 256 pertsonak pairatzen dute edo pairatu dute dagoeneko koronabirusa. Atzoko datuekin alderatuz, gaur lau positibo kasu gehiago daude.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, Goierrin 256 pertsona daude Covid-19 gaitzaz kutsaturik. Atzo ere lau kasu gehiago antzeman zituzten. Ordizian bi pertsona gehiago diagnostikatu dira, Beasainen eta Lazkaon, ordea, bana.
Bestalde, Zumarragako ospitalean 13 pertsona daude koronabirusarengatik ospitaleratuta, atzo baino gaixo bat gehiago.
EAEn, krisia hasi zenetik, 12.569ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua, atzo baino 457 gehiago. Gipuzkoan, 2.328 pertsona kutsatu dira Covid-19az, 24 ordutan 35 gehiago.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 256 | +4 |
Ordizia | 67 | +2 |
Zumarraga | 61 | = |
Beasain | 43 | +1 |
Legazpi | 22 | = |
Urretxu | 15 | = |
Lazkao | 13 | +1 |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Idiazabal | 3 | = |
Zaldibia | 3 | = |
Segura | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Arama | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |
Ormaiztegi | 1 | = |