San Jose egoitzako egoiliar bat zendu da azkeneko 2 egunetan
Eider Mendoza foru bozeramaileak, Covid-19aren aurrean Gipuzkoako egoitzetan azkeneko bi egunetan 10 pertsona zendu direla iragarri du. Hildakoen artean, San Jose egoitzako egoiliar bat dago.
Gipuzkoako egoitzetan 38 pertsona sendatu dira azkeneko bi egunetan, eta beste hamar zendu. San Jose egoitzan bizi zen zendutako egoiliarretako bat. Sendatuetako bat, ordea, Beasaingo Arangoitin bizi da. Eider Mendoza foru bozeramaileak jakitera eman duenaren arabera, krisia hasi zenetik 102 pertsonek jaso dute mediku alta, baina 137 hil dira. Beste 276 pertsonek dute diagnostiko positiboa.
Gipuzkoan, 5.425 pertsona artatzen diren 65 egoitzako saretik, 16 izaten jarraitzen dute kasu positiboak dituzten zentroak. Horien artean, Zumarragako Argixao, Beasaingo Arangoiti eta Ordiziako San Jose egoitzak daude.