Beste hiru laguni atzeman diote koronabirusa, eta 13 lagun daude ospitalean
Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, 256 lagun dira guztira Goierrin positibo eman dutenak. Ordizian (2) eta Beasainen (1) agertu dira kasurik berrienak.
Azken egunetako tendentzia jarraituz, apaltzen ari da koronabirus kasu berrien igoera Goierrin. Atzotik beste hiru positibo kasuren berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Eskualdean 256 dira guztira orain arte agertutakoak. Azken orduetako kasurik berrienak, Ordizian (2) eta Beasainen (1) atzeman dituzte.
Zumarragako ospitalean 13 pertsona daude zaintzapean, baina horietako bat bera ere ez dago ZIUn. Atzotik ez da alta berririk izan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 12.628ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.342 pertsonek pairatzen dute gaur, atzo baino 14 gehiagok.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 256 | +3 |
Ordizia | 67 | +2 |
Zumarraga | 61 | = |
Beasain | 43 | +1 |
Legazpi | 22 | = |
Urretxu | 15 | = |
Lazkao | 13 | = |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Idiazabal | 3 | = |
Zaldibia | 3 | = |
Segura | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Arama | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |
Ormaiztegi | 1 | = |