Majori kiroldegiak etxealdian kirola egiteko doako saioak egingo ditu
Webgunean eta Youtubeko kanalean ikusi ahalko dira saioak.
Etxealdian kirola egiteari ez uzteko, Majori kiroldegia, Youtubeko kanalaren bidez, doako ikastaroak ematen ari da, astelehenetik. Astean bitan, 20-25 minutuko saioak egingo dituzte eta ikusgai egongo dira, edozein unetan edonork eskura izateko. Gaur, 11:00etan zumba saioa eta 18:00etan Gap egingo dute. Majori kiroldegiaren webgunean ere jarriko dute sarbidea.