Ostegunean azoka egingo dute Urretxun
Urretxuarrak hilabete bat baino gehiago egon dira azoka gabe
Ostegunean azoka egongo da Urretxun. Azkena martxoaren 12an izan zen. Azoka segurtasun neurriekin egingo da eta zortzi postu egongo dira: fruta, oilasko erreak, baserriko ogia, baserriko produktuak eta pastak erosi ahal izango dira.
Erosleak bakarrik joan beharko dira. Bi metroko segurtasun distantzia errespetatu beharko dute. Postu bakoitzean saltzaile bakarra egongo da eta 65 urte azpikoa izango da. Salmenta bakoitzaren ondoren, eskuak garbituko ditu.
Gernikako Arbola plazan farmazia, okindegia eta janari-denda ere badaudenez, udalak plano bat prestatu du. Bertan postu eta denda bakoitzara nondik jo behar den azaltzen da. Horra hor planoa.