Zumarragako Argixao egoitzako hiru egoiliar hil dira koronabirusak jota
Azken orduetan bost pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Zumarragako Argixao adinekoen egoitzako hiru egoiliar koronabirusak jota hil dira azken orduetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du albistea prentsa ohar bidez. Gipuzkoako adinekoen 65 egoitzetan bost lagun hil dira azken orduetan, hiru pertsona sendatu egin dira eta hamahiruk eman dute positibo. Gipuzkoako egoitza sarean guztira 5.425 pertsona artatzen dira. Orain arte 146 hil dira, 103 sendatu egin dira eta 279 diagnostiko positiboarekin daude.