Berriro ere sua piztu da Ordiziako etxean
Andra Mari kaleako 20. zenbakiko etxebizitza batean sua piztua da gaur goizean. Ez da kalte pertsonalik izan.
19:30ak aldean, berriz ere sua piztu da da Ordiziako Andra Mari kaleko 20. zenbakian.
Gaur goizean Ordiziako Andra Mari kaleko 20. zenbakiako etxe batean sua piztu da. Lehen momentuan babes zibileko boluntarioak etorri dira, eskuko su itzalgailuegin, eta handik gutxira heldu dira suhiltzaileak ere. Anbulantziak ere bertaratu dira, baina ez dute inor artatu beharrik izan. Ordiziako Udalak azaldu duenez, suteak ez du kale pertsonalik eragin, eta bertan bizi den familia “larrialdi egoeretara bideratutako etxebizitzetara” mugitzeko lanean ari dira.