Etxebizitza batek su hartu du Ordizian
Santa Maria kaleko 20. zenbakian piztu da sutea. Etxebizitza hustu egin behar izan dute, baina ez dago zauriturik. Bertan bizi zen familia larrialdietarako etxebizitza batera bideratuko du udalak.
Etxebizitza baten su hartu du gaur goizean, Ordiziako Santa Maria kalean. Sutea 08:00ak aldera piztu da kale horretako 20. zenbakiko etxe batean. Lehen momentuan babes zibileko boluntarioak etorri dira, eskuko su itzalgailuegin, eta handik gutxira heldu dira suhiltzaileak ere. Anbulantziak ere bertaratu dira, baina ez dute inor artatu beharrik izan.
Ordiziako Udalak azaldu duenez, suteak ez du kale pertsonalik eragin, eta bertan bizi den familia “larrialdi egoeretara bideratutako etxebizitzetara” mugitzeko lanean ari dira.