Lau positibo kasu berri agertu dira eta 260 dira guztira
Osasun Sailaren datuen arabera, beste lau positibo kasu agertu dira Goierrin, bi Beasainen eta bana Legazpin eta Urretxun. Zumarragako ospitalean 11 lagun daude zaintzapean, eta bi sendagiri berri eman dituzte.
Gipuzkoa mailan egin den test kopurua bizkoiztu egin da atzotik, eta lau kasu berri atzeman dituzte eskualdean. Horietatik bi Beasainen agertu dira, eta beste bana Urretxun eta Legazpin. Igoera txiki horrek ez du, hala ere, azken egunetan izan den baretzea erabat gelditu. Gutzira, 260 dira Goierrin orain arte agertutako positibo kasuak.
Zumarragako ospitalean 11 lagunek jarraitzen dute zaintzapean, baina horietako bat bera ere ez dago ZIUn. Atzotik 2 sendagiri berri eman dituzte.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 13.044ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.392 pertsonari atzeman diote. Azken 24 orduetan 974 test egin dituzte lurraldean, eta 33k eman dute positibo. EAE mailan, egindako test kopuru osoaren %6koa da positiboen tasa (martxoaren 24an %42koa izan zen).
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 260 | +4 |
Ordizia | 67 | = |
Zumarraga | 61 | = |
Beasain | 45 | +2 |
Legazpi | 23 | +1 |
Urretxu | 16 | +1 |
Lazkao | 13 | = |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Idiazabal | 3 | = |
Zaldibia | 3 | = |
Segura | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Arama | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |
Ormaiztegi | 1 | = |