Carmen Usabiagak 102 urte bete ditu gaur
Arangoiti egoitzako langileekin batera ospatuko du bere eguna, izan ere gainontzeko egoiliarrak bezala isolamendu egoeran aurkitzen baita.
Carmen Usabiaga Mujikak urte betetze egun du gaur, 102.a. Arangoiti adinekoen egoitza dago eta “egoera berezi honetan, Beasaingo Udalak beasaindar guztien izenean oparitutako lora ederra jaso du Aitor Aldasoro alkatearen zorion txartelarekin batera. Bertatik bertara ezin zoriondu eta hala beharko du oraingo honetan”. Egoitzako langileekin batera ospatuko du bere eguna, izan ere gainontzeko egoiliarrak bezala isolamendu egoeran aurkitzen baita.