Igandetik aurrera, korri, salto eta jolas ordubetez
Kilometro bateko eremuan ibili ahal izango dira haurrak, ordubetez, eta etxeko jolasak atera ditzakete. Landa eremukoek mendi ingurura ere jo dezakete.
Pablo Iglesias Espainiako Gobernado presidenteak aurreratu duenez, igandetik ordubetez atera ahal izango dira kalera 14 urte bitarteko haurrak. Etxetik kilometro batera eremuan ibiltzeko muga jarri dute, eta ordutegia ere bai: 09:00etatik 21:00ak arte.
Haurrak guraso batekin edo anaia-arreba batera atera ahal izango dira, eta gehienez hiru haur batera. Etxetik ateratzean, segurtasun tartea mantendu behar dute, ahal bada bi metrokoa eta gutxienez metro batekoa.
Haurrak etxeko jolasak atera ahal izango dituzte, baloia eta patinak esaterako, baina ezingo dira parkera joan. Landa eremukoak, berriz, mendi ingurua ere jo dezakete.
Salvador Illa Osasun ministroak adierazi du haurrak ateratzeko plana pediatra, psikologo, irakasle eta epidemiologoekin batera adostu dutela. Haurrek segurtasun eta higiene neurriak bete beharko dituztela nabarmendu du, eta horiek bete ezin dene maskarak jantzi.
Espainiako Gobernuak datozen egunetan argitaratuko du haurrak kalera ateratzeko xehetasunak biltzen dituen gida.