Loinatz jaiak bertan behera geratu dira
Aurten urtea amaitu aurretik jairik edo beste ospakizunik izango den ala ez, ez dagoela jakiterik uste du udalak. "Pandemiaren bilakaerak eta garaian garaiko arduradun eta agintarien erabakiek marraztuko dute jarraitu beharreko bidea".
Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, 2020ko Loinatz jaiak bertan behera geratu dira “koronabirusaren pandemiak hala behartuta”. Erabaki ofiziala gaur jakinarazi dute Herritarren Batzordean eta “udal alderdi guztiak bat etorri dira hartutako erabakiarekin”. Udalaren oharraren arabera, alarma egoera eta konfinamendu epea luzatuko zela ezagutu ostean, “garbi geratu da jende-pilaketak gertatzen diren ekitaldiak burutzea ezinezkoa dela. Ondorioz eta egoera bere onera etorriko ez denez epe laburrean, jaiak ez ospatzeko erabakia ofizialdu da”.
Hori dela eta, kultura saila Xabier Matarranz zinegotzia harremanetan izan da udalerriko elkarte, gizarte eragile, herri ordezkari eta jai batzordeko kideekin, erabakiaren berri emateko. “Jaietarako hilabete falta den arren, ez dira ospatzeko baldintza egokiak ematen”.
Aurten urtea amaitu aurretik jairik edo beste ospakizunik izango den ala ez, ez dagoela jakiterik uste du udalak. “Pandemiaren bilakaerak eta garaian garaiko arduradun eta agintarien erabakiek marraztuko dute jarraitu beharreko bidea”.