Test kopurua nabarmen igo den arren, kasu bakarra agertu da Goierrin
Azken asteetako test kopururik handiena egin du Osasun Sailak azken orduetan, 1.333 izan dira Gipuzkoan. Hala ere, positibo kasu bakarra atzeman dute Goierri osoan; Araman izan da.
Azken bi egunetan koronabirusaren test kopurua nabarmen igo da Gipuzkoan; salbuespenak salbuespen, bataz beste 300 eta 400 test artean egiten ari dira eguneko, baina herenegun 974 egin zituzten, eta atzo beste 1.333. Hala ere, positibo kasu berrien kopurua asko apaldu da, eta azken orduetan, kasu bakarra atzeman dute eskualdean. Araman izan da, eta horrekin, guztira 261 dira Goierrin orain arte agertutakoak.
Zumarragako ospitalean 12 lagun daude zaintzapean, baina horietako bat bera ere ez dago ZIUn. Atzotik ez dute sendagiri berririk eman.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 13.436ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.435 pertsonari atzeman diote. Azken 24 orduetan 1333 test egin dituzte lurraldean, eta 43k eman dute positibo. EAE mailan, egindako test kopuru osoaren %8koa da positiboen tasa (martxoaren 24an %42koa izan zen).
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 261 | +1 |
Ordizia | 67 | = |
Zumarraga | 61 | = |
Beasain | 45 | = |
Legazpi | 23 | = |
Urretxu | 16 | = |
Lazkao | 13 | = |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Idiazabal | 3 | = |
Zaldibia | 3 | = |
Segura | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Arama | 2 | +1 |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |
Ormaiztegi | 1 | = |