42 dira Goierrin hildako egoiliarrak
Heriotzak Arangoitin, Argixaon eta San Josen jazo dira. 36 kasu aktibo daude eta 21k senda-agiria jaso dute.
42 pertsona hil dira koronabirusak jota Arangoiti, Argixao eta San Jose zahar egoitzetan. Zazpi egoiliar zendu dira Beasainen, dozena bat bat Zumarragan eta 23 Ordizian. Lurralde osoan 153 egoiliar hil dira eta orotara 235.
Goierriko zahar etxeetako 21 lagunek senda-agiria jaso dute. Beasainen lau dira alta jaso dutenak, Zumarragan bost eta Ordizian hamabi. Gipuzkoa osoan, berriz, 189 dira osatutakoak.
36 dira kasu aktiboak. Arangoitin hiru dira oraindik gaixo daudenak, Argixaon hemezortzi eta San Josen hamabost. Gehiengoaren egoera ez da larria eta apurka apurka osatzen joatea espero dute arduradunek. Eskualde osoan 67 egoiliar daude zaintzapean, 32 Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan eta 35 ospitalean.
Segurako San Juan, Legazpiko Santikutz eta Lazkaoko Txindoki egoitzetan ez da koronabirus kasurik atzeman.