Hiru positibo kasu gehiago agertu dira, eta Goierrin 264 dira denera
Osasun Sailak Goierrin agertutako beste hiru positibo kasuren berri eman du. Ordizian, Seguran eta Ormaiztegin agertu dira azkenekoak. Zumarragako ospitalean 11 lagun daude zaintzapean, eta sendagiri bat gehiago eman dute.
Koronabirusaren krisia hasi zenetik, test kopururik altuena egin dute Gipuzkoa mailan, 1.394 guztira, eta 60 positibo kasu berri agertu dira lurraldean. Horietatik 3 dira Goierrikoak; Ordizian, Seguran eta Ormaiztegin kasu bana atzeman baitute. Hala, guztira 264 dira orain artean Goierri mailan agertutakoak.
Zumarragako ospitalean 11 lagun daude zaintzapean, baina horietako bat bera ere ez dago ZIUn. Atzotik sendagiri berri bat eman dute.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 13.780ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.499 laguni atzeman diote. Azken 24 orduetan 1.394 test egin dituzte lurraldean (orain arteko kopururik handiena), eta 60k eman dute positibo. EAE mailan, egindako test kopuru osoaren %7koa da positiboen tasa (martxoaren 24an %42koa izan zen).
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 264 | +3 |
Ordizia | 68 | +1 |
Zumarraga | 61 | = |
Beasain | 45 | = |
Legazpi | 23 | = |
Urretxu | 16 | = |
Lazkao | 13 | = |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 3 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Segura | 3 | +1 |
Zaldibia | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | +1 |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |