Hiru txistu, euskal presoen salbuespen neurriekin amaitzeko eskatzeko
Bideoa grabatu eta partekatzeko deia egin dute Sarek eta Etxeratek.
Sarek eta Etxeratek ekimen berezia antolatu dute gaur iluntzerako. 19:00etako Etxetik Etxera! saioaren ondoren, 19:30ean, etxeko leihora edo balkoira atera eta hiru txistu jotzeko deia egin dute, “euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeko eskatzeko”.
Era berean, telefono mugikorrarekin bideoa grabatzeko eskatu du (horizontalean), eta prentsa@sare.eus edo 678 13 74 05 telefonora bidaltzeko. “Eta noski! partekatu zure sare sozialetan 19:30etatik aurrera #EtxeanNahiDitugu traolarekin”.