Indarkeria matxista kasuetan laguntzeko telefono eta whatsapp zenbakia jarri du martxan Beasaingo Udalak
Beasaingo Udalak laguntza eskatzeko eskuragarri dauden beste baliabide batzuk ere gogoratu nahi ditu: Udaltzaingoa (943 02 80 80), Larrialdiak (112), Ertzaintza (943 538820) eta, bereziki 900 840111 telefono-zenbakia, 24 ordukoa, "Eusko Jaurlaritzak eskeinitako zerbitzu espezializatua eta telefono fakturan dei-arrastorik uzten ez duena".
Hainbat administraziok indarkeria matxista jasaten edo jasan ahal duten emakumeei eskaintzen dituzten ohiko baliabideez gain, Beasaingo Udalak
688 883 428 whatsapp zenbakia aktibatu du, “berdintasun sailak kudeatuta, laguntza edo informazioa eskatzeko”. Arretarako ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 17:00etara.
Bestalde, Gizarte Zerbitzuen Sailak 943 028050 telefono zenbakia mantentzen du kasu horietarako, astelehenetik
ostiralera, 07:00etatik 14:00ak arte.
Beasaingo Udalak laguntza eskatzeko eskuragarri dauden beste baliabide batzuk ere gogoratu nahi ditu: Udaltzaingoa (943 02 80 80), Larrialdiak (112), Ertzaintza (943 53 88 20) eta, bereziki 900 84 01 11 telefono zenbakia, 24 ordukoa, “Eusko Jaurlaritzak eskeinitako zerbitzu espezializatua eta telefono fakturan dei arrastorik uzten ez duena”.