'Mesedez esan', Maddi Otamendi eta Julen Iraolarekin
Beasaingo Maddi Otamendi Irizarrek eta Ordiziako Julen Iraola Matxainek Bryan Adamsen abesti baten bertsioa grabatu dute.
Goierriko artistak ez daude geldirik. Horren adibide da, Beasaingo Maddi Otamendi Irizar eta Ordiziako Julen Iraola Matxain musikariek egin dutena: Bryan Adamsen Have you ever really loved a woman? abestiaren bertsioa grabatu dute. Mesedez esan kantua da emaitza.