Ordiziako Klasikoa irailaren 13ra atzeratzeko eskatu diote UCIri
UCI Txirrindularitza Elkargoari aldaketa proposatzeaz gain, osasun agintariek unean-unean ematen dituzten aholkuak bete beharko ditu.
Ordiziako Klasikoarentzat data aldaketen urtea izango da 2020a. Txirrindularitza egutegi ofizialaren arabera, uztailaren 23an jokatzekoa zen aurten Ordiziako 97. Txirrindularitza Klasikoa. Normalean uztailaren 25an izaten da proba, baina aurten Olinpiar Jokoak egitekoak zirenez, egun horretan Donostiako Klasikoa zen jokatzekoa.
Eta orain, Covid-19 koronabirusak eragindako osasun krisia dela, Txapel Gorri elkarteak jakinarazi du UCI Txirrindularitza Elkargoari proba irailaren 13ra atzeratzeko eskaera egin diola. Era berean, antolatzaileek adierazi dute unean-unean osasun agintariek ematen dituzten aholkuak ere bete beharko dituztela.