Sua piztu da hirugarrenez Ordiziako Santa Maria kaleko 20. zenbakian
Suhiltzaileak eta Babes Zibilekoak sua itzaltzeko lanean ari dira oraintxe.
Hirugarren aldiz, sua piztu da Ordiziako Andra Mari kaleko 20. zenbakian. Bertan daude suhiltzaileak eta Babes Zibilekoak, sua itzaltzeko lanetan.
Asteazken goizean, hartu zuen su lehenengoz eraikinak. Bertan izan ziren Babes Zibilekoak lehenik, eta suhiltzaileak minutu gutxira iritsi ziren. Sua itzalduta joan ziren handik. Egun berean, baina arratsaldean, sua piztu zen berriro eta suhiltzaileak itzaldu arte lanean aritu ziren bigarren aldiz.
Gaur, hirugarren aldiz piztu da sua, eta une honetan, suhiltzaileak lanean ari dira.