Abisu horia prezipitazio handiagatik 15:00etatik 21:00etara
Ordubetean metro koadroko 15 litro pilatu daitezkeela iragarri du Euskalmet meterologia agentziak

Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du 15:00etatik 21:00etara prezipitazio handirako arriskua dagoelako. Ordubetean metro koadroko 15 litro pilatu daitezkeela iragarri du. Zaparrada handiak iragarri ditu, eta zenbait lekutan handiak izan daitezkeela esan du, batez ere Araban.