Lau positibo berri atzeman dituzte Goierrin azken orduetan
Ordizian, Zumarragan eta Legazpin konfirmatu dituzte kasu berriak. Ospitalean 10 lagun daude ingresatuta, eta batek senda agiria jaso du
Eusko Jaurlaritzak kaleratutako azken datuen arabera, 57 positibo kasu berri konfirmatu dira Gipuzkoan. Horietatik 4 dira Goierrikoak, aurreko egunean baino bat gehiago; Ordizian bi kasu gehiago atzeman dituzte, eta Zumarragan eta Legazpin kasu bana gehiago. Hala, guztira 268 dira orain artean Goierri mailan agertutakoak.
Zumarragako ospitalean 10 lagun daude zaintzapean, baina horietako bat bera ere ez dago ZIUn. Atzotik sendagiri berri bat eman dute.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 14.132ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua, eta azken egunean 352 kasu positibo berri atzeman dira, alta jaso duten 485ren aurrean. EAE mailan, orain arte egindako test kopururik handiena egin zen atzoko egunean: 4.968 PCR proba eta 4.441 test azkar. Egindako test kopuru osoaren %7koa da positiboen tasa (martxoaren 24an %42koa izan zen). Jaurlaritzaren Osasun Sailak 78.896 proba egin ditu guztira.
Herria: Positibo kopurua: Aldaketa:
Goierri 268 +4
Ordizia 71+2
Zumarraga 62 +1
Beasain 45 =
Legazpi 24 +1
Urretxu 16 =
Lazkao 13 =
Legorreta 6 =
Zegama 6 =
Ataun 5 =
Idiazabal 3 =
Mutiloa 3 =
Segura 3 =
Zaldibia 3 =
Arama 2 =
Itsasondo 2 =
Ormaiztegi 2 =
Altzaga 1 =
Ezkio eta Itsaso 1 =
Olaberria 1 =