Legazpiko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuen sektorearen aldeko bideoa kaleratu dute
Taupadak Legazpi izenpean argitaratu dute bideoa sare sozialetan. Egoera honen ondoren Legazpi biziberritzea "denon lana" dela aldarrikatzen dute.
Taupadak Legazpi izenburupean, Legazpiko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuen alorraren aldeko bideo bat kaleratu dute sare sozialetan astean zehar. Konfinamenduak sektore horietan guztietan izan duen eragina ikustaraztea eta egoera hori amaitzean herritarren eskura egongo direla gogoratzea da helburua. “Legazpi biziberritzea denon lana da, orain inoiz baino gehiago” esanez, bideoaren egileek gonbidatu egiten dituzte legazpiarrek konfinamendua amaitutakoan herriko dendak, tabernak eta bestelako zerbitzuak bisitatzera.