Bi egoiliar sendatu dira Beasaingo Arangoitin
Eider Mendoza foru bozeramaileak jakitera eman duenez, bi egoiliar sendatu dira Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzan.
Eider Mendoza foru bozeramaileak jakitera eman duenez, bigarren egunez jarraian ez da Covid-19 kasurik antzeman Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Azkeneko 24 ordutan, lau pertsona sendatu eta hiru zendu dira Gipuzkoan. Gaitza gainditu dutenen artean, Beasaingo bi egoiliar daude. Heriotzak Eibarren, Arrasaten eta Donostian eman dira.
Gipuzkoako adineko pertsonen arretarako egoitza sarean 193 lagunek gainditu dute gaixotasuna, 156 zendu dira eta 195ek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute