Familiako baratzeetan lan egitea baimentzen du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak apirilaren 15ean zabaldutako oharrean familiako baratzeetan lan egitea posible dela ageri da.
Eusko Jaurlaritzak apirilaren 15ean zabaldutako oharrean familiako baratzeetan lan egitea posible dela ageri da. Hurrengoa jasotzen du agiriak:
Familiako baratzeetan lan egin ahal da?
Bai, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada. Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira. Bigarren bizilekuan dauden baratzeak ez dira baimen honen barruan sartzen.
Elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.
Lurzoruan bertan edo hor dauden instalazioetan (behin betikoak zein aldi baterakoak izan) ezin da inolako ekitaldirik edo ospakizunik egin.