Goierrin ez dute atzotik koronabirus kasu berririk atzeman
Azken egunetan datuek erakutsitako igoeraren ondoren, Osasun Sailaren arabera azken 24 orduetan ez dute positibo kasu berririk atzeman. Zumarragako ospitalean 10 lagun daude zaintzapean.
Koronabirusaren krisia hasi zenetik, test kopururik altuena egin dute Gipuzkoa mailan, 1.394 guztira, eta 60 positibo kasu berri agertu dira lurraldean. Horietatik 3 dira Goierrikoak; Ordizian, Seguran eta Ormaiztegin kasu bana atzeman baitute. Hala, guztira 264 dira orain artean Goierri mailan agertutakoak.
Zumarragako ospitalean 10 lagun daude zaintzapean, baina horietako bat bera ere ez dago ZIUn. Atzotik ez dute sendagiri berririk eman.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 14.412ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.599 laguni atzeman diote. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 83.288 PCR eta 31.626 test azkar egin dituzte orain arte.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 276 | = |
Ordizia | 72 | = |
Zumarraga | 63 | = |
Beasain | 46 | = |
Legazpi | 24 | = |
Urretxu | 16 | = |
Lazkao | 15 | = |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Segura | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |