Futbolarien animoak gaztetxoei
Itxialdian haur eta gaztetxoak egiten ari diren ahalegina eskertzeko, hainbat futbol jokalarik eta entrenatzailek bideo hau bidali diete Urretxuko eta Zumarragako umeei.
Koronabirusak eragindako itxialdian sekulako ahalegina egiten ari dira haur eta gaztetxoak. Gainzuri ikastetxeak eskatuta, futbol munduko aurpegi ezagun ugarik animo mezuak bidali dizkiete Urretxuko eta Zumarragako umeei, garai gogorrak izan arren, denon artean lortuko dugula gogoaraziz.
Bideoan, Asier Garitano Alaveseko entrenatzaileak, Dani Garcia Athleticeko jokalariak, Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak, Marina Agoues Eibarreko jokalariak, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, Asier Illarramendi Realeko jokalariak, Garazi Murua Athleticeko jokalariak, Anaitz Arbilla Eibarreko jokalariak eta Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak hartu dute parte.
Futbolaren mundutik ere animoak bidaltzen dizkizuete. Begira, begira…..
Publicada por Gainzuri UrretxuZumarraga en Lunes, 27 de abril de 2020