Bigarren egunez jarraian, ez da positibo kasu berririk agertu Goierrin
Ez atzo eta ez gaur. Goierrin ez dute koronabirus kasu berririk atzeman, Osasun Sailaren datuen arabera. Zumarragako ospitalean, ordea, pertsona bat gehiago ingresatu dute eta ez da alta berririk izan.
Asteburuan izandako igoeraren ondoren -ostiraletik igandera 14 kasu-, koronabirusak atseden hartu duela esan liteke, azken bi egunetan, ez baita positibo kasu berririk agertu Goierri osoan. Hala dio Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenak. Horrenbestez, 276an mantentzen da orain arte agertutako kasuen kopurua.
Zumarragako ospitalean 11 lagun daude zaintzapean, atzo baino bat gehiago; horietako bat bera ere ez dago ZIUn, ordea. Atzotik ez dute sendagiri berririk eman.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 14.804ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.629 laguni atzeman diote, atzo baino 30 gehiagori. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 85.586 PCR eta 35.425 test azkar egin dituzte orain arte.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 276 | = |
Ordizia | 72 | = |
Zumarraga | 63 | = |
Beasain | 46 | = |
Legazpi | 24 | = |
Urretxu | 16 | = |
Lazkao | 15 | = |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Segura | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |