Gaztelerazko irakurketa taldea elkartuko da bihar Legazpin
Telematikoki egingo dute bilera, 18:30ean hasita. Mari Romero idazle legazpiarraren 'La casa de la buhardilla' eleberria izango dute mintzagai. Idazleak ere parte hartuko du.
Legazpiko udal liburutegia itxita dago koronabirusaren alarma egoeragatik, baina bere jardunarekin jarraitzen du, eta irakurtzea gustuko dutenentzat hitzordu bat proposatzen du bihar arratsalderako: gaztelerazko irakurketa taldearen bilera, 18:30ean. Bilera Whats-App bidez egingo dute, eta parte hartu nahi dutenek aurrez liburutegiari jakinarazi beharko diote.
Mari Romero idazle legazpiarraren ‘La casa de la buhardilla’ nobelaz arituko dira biharko bileran, idazlea bera ere tartean dela. Monica Leivak gidatuko du saioa.
Bestalde, liburutegiak erabiltzaileentzat ateak itxita baditu ere, langileak lanean ari dira eta herritarren zerbitzura jarraitzen dute telefonoz (943 73 71 86), e-postaz (liburutegia@legazpi.eus) edo Whats-App bidez (639 851 172), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.