Gurasoak, pozik baina zuhur
Guraso gehienek lasaitua hartu dute umeak kalera atera ahal izateko neurriarekin. Baina zuhur jokatzearen alde agertu dira; segurtasuna eta arauak zorrotz betez gero, bukaera lehenago iritsiko dela uste dute.
Igandeaz geroztik umeak kalera atera daitezke, egunean ordubetez, gurasoekin batera pasiatzera. Neurria eskertu egin dute gurasoek, umeak etxean ondo moldatu badira ere, ateratzeko beharra baitzuten. Hala ere, zuhur jokatu eta segurtasun neurriak eta arauak betetzearen alde agertu dira gehienak. Izan ere, gauzak zenbat eta hobeto egin, lehenago iritsiko da konfinamenduaren bukaera. Goierriko Hitzak haurrak pasiatzen ari ziren lau gurasorekin hitz egin du, eta hau izan da kontatu dutena: