Musti Taldearen donazioa Gurutze Gorriari
Sagardotegiko autobusa ordaintzeko erabili behar zuten dirua eman dute
Musti Taldeak ere hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan ditu, koronabirusa dela eta: sagardotegi batera eta upategi batera irteerak eta Realeko taldekide onenari saria, besteak beste. Sagardotegiko autobusa ordaintzeko erabili behar zuten dirua Gurutze Gorriari ematea erabaki dute. Ekitaldian Jero Casas Gurutze Gorriko lehendakariak, Iñaki Ruiz de Egilaz Musti Taldeko lehendakariak eta Antonia Mateos eta Javier Segura Musti Taldeko diruzainek parte hartu dute. Gurutze Gorria janaria banatzen ari da egunotan eta jasotako dirua esnea erosteko erabiliko du.