Segura, leihotik ikusita
Segurako Turismo Bulegoak bultzatuta, dozenaka herritarrek parte hartu dute 'Segura nire leihotik' lehiaketan. Bidalitako argazkiekin bideoa osatu dute orain.
Segurak bazter, txoko eta ikuspegi eder ugari ezkutatzen ditu. Horietako asko ezin dira kaletik ikusi, etxeetako leihoek bakarrik erakusten baitituzte. Segurako Turismo Bulegoak konfinamendu garairako lehiaketa berezi bat antolatu du; Segura nire leihotik goiburupean, argazkiak eskatu zizkieten herritarrei. Eta erantzuna bikaina izan da, 50 argazkitik gora jaso baitituzte. Orain, horiek guztiak bideo batean bildu dituzte. Parte-hartzaile guztien artean, Ardixarra Etxeko produktu sorta bat zozkatuko dute.
?Hona hemen "SEGURA NIRE LEIHOTIK" bideoa. Ardixarra etxea itxita dago baina Segurako biztanleek euren etxeetatik…
Publicada por SEGURAKO TURISMO BULEGOA en Lunes, 27 de abril de 2020