Bost positibo gehiago agertu dira, eta lau sendagiri eman dituzte ospitalean
Azken egunetako barealdiaren ondoren, beste bost kasuren berri eman du gaur Osasun Sailak. Alderdi onik ere badute, ordea, datu horiek: Zumarragako ospitalean lau sendagiri eman dituzte.
Bi egunez jarraian kasu berririk atzeman gabe egon badira ere, Osasun Sailaren gaurko txostenak beste bost positibo kasuren berri eman du eskualdean. Zumarragan (2), Beasainen (1), Urretxun (1) eta Legazpin (1) atzeman dituzte. Gaitzaren aurrean, eta konfinamenduko neurriak arintzeko plana aurkeztu arren, erlaxatzerik ez dagoela gogorarazten dute berriro ere datuek. Goierrin guztira 281 dira orain arte koronabirusak kutsatutako herritarrak.
Gaurko datuek aurkia eta ifrentzua agerian utzi dituztela esan daiteke. Alderik positiboenean, Zumarragako ospitalean izandako alta kopurua, lau sendagiri eman baitituzte, eta orain 7 dira zaintzapean dauden gaixoak, horietako bat bera ere ez ZIUn. Alderik beltzenean berriz, adineko egoitzetatik datozen albisteak; izan ere, Ordiziako San Jose adinekoen egoitzan izandako heriotza baten berri eman du Foru Aldundiak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 15.183ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.667 laguni atzeman diote, atzo baino 38 gehiagori. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 90.749 PCR eta 40.924 test azkar egin dituzte orain arte.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 281 | +5 |
Ordizia | 72 | = |
Zumarraga | 65 | +2 |
Beasain | 47 | +1 |
Legazpi | 24 | = |
Urretxu | 17 | +1 |
Lazkao | 16 | +1 |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Segura | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |