Dantzaren Egunean, Goierriko taldeen bideoak
Goierriko hamabost dantza taldek parte hartu dute Balkoiak Dantzari egitasmoan. Dantzaren Nazioarteko Egunean, talde bakoitzak osatutako bideoak zabaldu dituzte.
Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Goierriko dantza taldeek haien aletxoa jarri nahi izan dute. Asteburuan egindako Balkoiak Dantzari egitasmoan dozenaka herritarrek parte hartu zuten, eta han bildutako irudiekin, bideoak zabaldu dituzte gaur.
Goierriko hamabost dantza taldek parte hartu dute egitasmoan. Legorretako Irrintzi Alai, Segurako Azpilla, Urretxuko Lurra, Zumarragako Irrintzi, Idiazabalgo Axari, Beasaingo Ostadar eta Aurtzaka, Gabiriako Goruntz, Zeraingo Solkie, Lazkaoko Oin Arin, Legazpiko Korosti Zaldibiako Iztueta, Ataungo Otsoak, Ordiziako Amets Bide eta Zegamako Tobera. Hona hemen talde horiek osatutako bideoen bilduma:
Amets Bide (Ordizia):
Azpilla Dantza Taldea (Segura):
Aurtzaka Dantza Taldea (Beasain):
Goruntz Dantza Taldea (Gabiria):
Irrintzi Dantza Taldea (Zumarraga):
Iztueta Dantza Taldea (Zaldibia):
Korosti Dantza Taldea (Legazpi):
Lurra Dantza Taldea (Urretxu):
Oin Arin (Lazkao):
Ostadar Dantza Taldea (Beasain):
Otsoak Dantza Taldea (Ataun):
Solkie Dantza Taldea (Zerain):