Koronabirus kasuen kopuruak gora egin du berriz, zortzi positibo berrirekin
Covid 19ak ez du oraindik tregoarik eman, eta gaur beste zortzi kasuren berri eman du Osasun Sailak, horietatik lau, Zumarragan. Ospitalean bederatzi lagun daude ingresatuta.
Aste honen hasieran barealdia etor zitekeela zirudien, baina azken bi egunetako datuek, beste goraldi bat erakusketn dute. Atzo bost kasu berri agertu ziren, eta gaur, beste zortzi positiboren berri eman du Osasun Sailak. Aipatzekoa da Zumarragako datua, 4 kasu berri atzeman baitituzte. Beasainen, Legazpin, Legorretan eta Seguran ere, beste kasu bana agertu da. Lazkaon berriz, atzo baino kasu bat gutxiago kontabilizatu dute datuek.
Zumarragako ospitalean bederatzi lagun daude orain zaintzapean, atzo baino bi gehiago, baina bakar bat ere ez dago ZIUn. Atzotik ez da alta berririk izan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 15.183ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.713 laguni atzeman diote, atzo baino 46 gehiagori. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 95.743 PCR eta 45.395 test azkar egin dituzte orain arte.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 288 | +7 |
Ordizia | 72 | = |
Zumarraga | 69 | +4 |
Beasain | 48 | +1 |
Legazpi | 25 | +1 |
Urretxu | 17 | = |
Lazkao | 15 | -1 |
Legorreta | 7 | +1 |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Segura | 4 | +1 |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |