Umeekin irteteko, paseatzeko eta kirola egiteko baldintzak eta ordutegiak zehaztuta
Larunbatean maiatzaren 2an jarriko dira indarrean neurri berriak. 5.000 biztanletik beherako herrietan, ordea, ez dago ezarri beharrik ordutegirik.
Beste arnasa pixka bat gehiago hartzeko aukera izango dute herritarrek larunbatetik, maiatzaren 2tik aurrera, adinekoek ere paseatzera ateratzeko edo kalean kirola egindako aukera izango baitute. Hori bai, Espainiako Gobernuak arratsalde honetan jakinarazi ditu betebeharreko baldintzak.
- Udalerritik ateratzea galarazita egongo da.
- Egunean behin atera ahalko da kalera, etxetik kilometro batera, gehienez.
- Banaka edo elkarrekin bizi diren pertsona batekin.
- Paseatzeko eta kirola egiteko ordutegiak: 06:00etatik 10:00era goizean; eta 20:00etatik 23:00etara, gauean.
- Umeekin kalera ateratzea posible da apirilaren 28az geroztik, baina orain horretarako denbora tartea zehaztu dute: 12:00etatik 19:00etara.
- Mendekotasunak dituztenak edo 14 urtetik beherakoak irteteko ordutegia: 12:00etatik 19:00etara.
- 5.000 biztanletik beherako herrietan, ordea, ez dago ezarri beharrik ordutegirik.