Hirugarren egunez ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Goierrin
Azken egunetako tendentzia mantentzen ari da, eta positibo kasu berririk gabe jarraitzen du Goierrik, hirugarren egunez jarraian. Zumarragako ospitalean sei lagunek jarraitzen dute zaintzapean.
Koronabirusaren positibo kopuruak bere horretan jarraitzen du. Hirugarren egunez jarraian, ez da kasu berririk agertu Goierri osoan. Azken egunetako tendentzia egonkortzen ari dela esan liteke, beraz. Osasun Sailaren datuen arabera, 296 dira orain arte eskualdean atzemandako kasuak.
Zumarragako ospitalean 6 lagun daude zaintzapean daudenak, nahiz eta bakar bat ere ez dagoen ZIUn. Atzotik ez dute sendagiri berririk eman.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 16.426ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.787 laguni atzeman diote, atzo baino 9 gehiagori. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 110.956 PCR eta 57.435 test azkar egin dituzte orain arte.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 296 | = |
Ordizia | 73 | = |
Zumarraga | 72 | = |
Beasain | 51 | = |
Legazpi | 25 | = |
Urretxu | 17 | = |
Lazkao | 16 | = |
Legorreta | 7 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Segura | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |