Zumarragan eta Beasainen beste positibo kasu bana agertu da
Osasun Sailak beste bi positibo kasuren berri eman du gaur; Zumarragan eta Beasainen agertu dira. Zumarragako ospitalean beste lagun bat ingresatu dute.
Koronabirusaren positibo kopuruak bere horretan jarraitzen du. Hirugarren egunez jarraian, ez da kasu berririk agertu Goierri osoan. Azken egunetako tendentzia egonkortzen ari dela esan liteke, beraz. Osasun Sailaren datuen arabera, 298 dira orain arte eskualdean atzemandako kasuak.
Zumarragako ospitalean beste pertsona bat ingresatu dute koronabirus sintomekin, eta orain 7 dira zaintzapean daudenak, nahiz eta bakar bat ere ez dagoen ZIUn. Atzotik ez dute sendagiri berririk eman.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 16.679ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.821 laguni atzeman diote, atzo baino 34 gehiagori. Osasun sailak ez du zehaztu azken 24 orduetan egindako test kopurua lurraldeka; EAE mailan, 115.593 PCR eta 61.416 test azkar egin dituzte orain arte. Sendatutakoak berriz, 12.749 lagun dira EAE mailan, koronabirusa atzemandakoen %76,4.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 298 | = |
Ordizia | 73 | = |
Zumarraga | 73 | +1 |
Beasain | 52 | +1 |
Legazpi | 25 | = |
Urretxu | 17 | = |
Lazkao | 16 | = |
Legorreta | 7 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Idiazabal | 4 | = |
Zaldibia | 4 | = |
Segura | 4 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Arama | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Ormaiztegi | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |