Sasieta Mankomunitateak koronabirusa dela eta bertan behera utzitako bi zerbitzuak martxan jarriko ditu hilaren 11tik aurrera.
Osasun Sailak beste bi positibo kasuren berri eman du gaur; Zumarragan eta Beasainen agertu dira. Zumarragako ospitalean beste lagun bat ingresatu dute.
Legazpiko Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek sustatu dituzte lanak. Europar Batasuneko 'Life: Good Local Adapt' programaren laguntza dute. Astelehenean hasita, hiru hilabete iraungo dute
Espainiako Auzitegi Nazionala herriko tabernen kontrako sententzia gauzatzen hasi da. Kontu korronteetako dirua hartu du eta lokalak kenduko dizkieten beldur dira Goierriko taberna eta elkarteak ere.
Ordiziako Emaneurre taldeak, Euskal Herriko 5. Artisau Garagardo Azoka zuen antolatua larunbat honetarako, baina egoera aldatu bitartean ez dute ospatuko. Pilota txapelketa eta Emaneurre Euskarari eguna ere oraindik airean daudela dio Egoitz Iztueta taldekideak.
Gipuzkoako odol emaileen elkarteak kudeatzen ditu Goierriko emariak ere. Goierrin guztira, itxialdia hasi zenetik, 337 odol emate izan dira, hainbat herritan banatuta.
Alarma egoera hasi zenetik zazpi astean, gremioek ezin izan dute etxebizitzen barruan lanik egin. Geldialdi kaltegarria izan da sektore askorentzat. Astelehenetik, has litezke. Baina ziurgabetasuna eta zalantza da nagusi.
Ataungo oinezko herribidea konpontzeko lanetan ari da udala. Azkena, Arrondotik herribidera sartzeko zubitxoa berritu dute.
Artikotik gertu dauden parajeetan bide berriak irekiko ditu, Urretxuko Udalaren laguntzari esker
Ezkion, Legazpin, Beasainen eta Legorretan festak hasita edo hastear zeuden. Xabier Mendigurenek 'Bihotz gosetien kluba' argitaratu zuen. Boikot taldeak Legazpiko gaztetxean jo zuen