Ikurrinek argitu dituzte tontorrak
Lehen euskaldunak Everesteko gailurrera iritsi zireneko 40. urtemuga ospatzeko, 'Gu ere bai!' egitasmoak mendira igo eta ikurrinarekin argazkiak ateratzeko deia egin die herritarrei. Hainbat goierritarrek parte hartu dute.
Gaurko egunez, duela 40 urte, Everest munduko mendirik garaienaren gailurra zapaldu zuen Martin Zabaleta buru zuen euskal espedizioak. Urtemuga hori gogoratzeko, Gu ere bai! egitasmoak herritarrei egin die deia, ikurrinak hartu, mendira igo eta tontorretik argazki bana bidaltzeko. “Konfinamendu sasoian gauden arren, gure mendi irteerak egiteko sekulako gogoa eta grina daukagu”. Hala, sareak “argazki koloretsuz” bete eta “guztion artean euskal mendizaletasunari omenaldi herritarra” egiteko eskatu dute.
Sare sozialetan ari dira argazkiak zabaltzen, #ikurrinamendian eta #guerebai traolak erabilita. Dagoeneko dozenaka argazki jaso dituzte, eta horien artean, baita hainbat goierritarrenak ere. Aizkorrin, Irimon edota Korostiko gurutzean ateratako argazkiak dira honakoak: