Lehen euskaldunak Everesteko gailurrera iritsi zireneko 40. urtemuga ospatzeko, 'Gu ere bai!' egitasmoak mendira igo eta ikurrinarekin argazkiak ateratzeko deia egin die herritarrei. Hainbat goierritarrek parte hartu dute.
Atauniker, Otsotarrak eta Aranzadi elkarteek lagunduta, eta Ataungo Udalaren eta Aizpitarte espeleologia taldearen laguntzarekin, Troskaeta koba garbitu zuten iazko urtearen bukaeran, auzolanean. Aste honetan aurkeztu dute bideoa.
Ordiziako Gaztetxeak eta Zaldibiako Gazte Asanbladak elkarretaratze bana deitu dute gaurko, gose greban dagoen Patxi Ruizi elkartasuna adierazi eta presoen babesgabetasun egoera salatzeko.
Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute Ezkioko Igartubeiti eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoek. 'Museoa dastatu!' egitasmoaren bidez, objektu historikoak eta sukaldarien errezetak uztartuko dituzte, eta lehiaketa bat ere jarriko dute martxan.
Ibilgailuak pistetatik kanpo ibiltzen direla salatu du ingurumen elkarteak, eta eremuan kontrolak ezartzeko eskatu dio mankomunitateari. Ganadu kopuruaren igoera kezkagarria dela diote.
Udalekuak egin ahal izateko "nahikoa segurtasun eta osasun berme" ez dagoela azaldu du aldundiak. Haur eta gaztetxoekin bestelako ekintzak egiteko alternatibak bilatzen ari dira orain.
Lehen fasean aurreikusitako neurria zen, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da aplikatu orain arte. COVID-19 gaitzaren azken asteko bilakaera ikusita, Eusko Jaurlaritzak lurralde historiko bakoitzaren barruko joan-etorriak baimentzea erabaki du.
Natur eta kultur ondareari dagokionez «hutsune handia» zegoela jabetuta hasi ziren gorpuzten Naturan Hezten hezkuntza proiektua. Ikasketa prozesuaren zati bat eskoletatik kanpo garatzea proposatu dute.