Eitzako jaietako banderak Zumarraga eta Urretxuko gainontzeko auzoetan ere ikus daitezke
Eitzatarrak ez diren zumarragar eta urretxuar askok ere oso gustuko dituzte San Isidro jaiak eta beraien balkoietan festetako bandera jarri dute
Koronabirusa dela eta, aurtengo Eitzako jaiak balkoietan ari dira ospatzen. Eitzatarrak ez dira penatuta dauden bakarrak. Eitzakoak ez diren zumarragar eta urretxuar askok ere oso gogoko dituzte San Isidro jaiak eta festetako bandera bi herrietako beste auzo batzuetan ere ikus daiteke. Sorgintzulo 4ko bizilagun batzuk, banderak jartzeaz gain, terrazetan barbakoa egin dute Eitzako jaiak ospatzeko.