Goierriko Gurutze Gorriak eskerrak eman dizkie Beasaingo merkatariei eta ostalariei
Maiatzaren 9an elikagai bilketa egin zuten, Gurutze Gorriari dohaintzan emateko.
“Covid 19ren ondorioz igarotzen ari garen une nahasi hauetan”, maiatzaren 9an Beasaingo merkatari eta ostalariek elikagai bilketa egiteko ekimena izan zuten, Gurutze Gorriari dohaintzan emateko helburuarekin. Gurutze Gorriak “benetan eskerrak eman nahi” dizkie Beasaingo egitasmoari eta, aldi berean, “eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu dohaintzekin parte hartu zuten guztiei, gure Batzarrean behar handiena duten pertsonei laguntzeko lanean jarrai dezagun. Eskerrik asko Batzar hau osatzen dugun boluntario familiaren izenean, baita kide garen erakundearen izenean ere”.