Astelehenean irekiko dute Legazpiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua
Ohiko ordutegian izango du, 07:30etik 15:00etara. Beharrezkoa izango da maskararekin joatea, instalazioen barruan gehieneko edukiera errespetatzea.
Covid-19a saihesteko beharrezko neurriak hartuta irekiko da astelehenean Legazpiko Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ), ohiko ordutegian: 07:30etik 15:00etara. Udalak jakinarazi duenez, beharrezkoa izango da maskararekin joatea, “hala behartzen duen Ministerioaren Agindua betez”, eta instalazioen barruan gehieneko edukiera errespetatu behar da.
Bi ilara egongo dira: bat Herritarren Arreta Zerbitzurako izango da eta bestea Gizarte Zerbitzuetarako. Ilaren lekua behar bezala egongo da markatuta.
Hautesle errolda
Bestalde, Legazpiko Udalak jakinarazi duenez, maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean hautesle-errolda egongo dela herritarren eskura HAZen bertan.