Beasaingo gazteek barkamena eskatu dute
Atzo gauean Zaldizurretan elkartu ziren gazteek Beasaingo herritarrei zuzendutako oharra kaleratu dute, barkamena eskatuz.
Atzo gauean Zaldizurretan elkartu ziren gazteek Beasaingo herritarrei zuzendutako oharra kaleratu dute, barkamena eskatuz.
“Lehenik eta behin, barkatu. Ezin dugu besterik esan. Atzoko egunean gertatutakoaren ardura guztia gain hartzen dugula helarazi nahi dizuegu, bertan parte hartu genuenak damututa aurkitzen garelako.
Asko zarete egoera ez-ohiko honen aurrean arduraz jokatu izan dzuenak, eta gure arduragabekeriaren aurrean barkamena eskatu nahi dizuegu, bihotzez.
Gertatutakoak ez du justifikaziorik eta gelditzen zaigun bakarra belarriak jaitsi eta barkamena eskatzea da, baita aurpegia ematea ere. Festa giroan eta pote batzuk gainean egoera eskutatik joan zitzaigun, COVID-19ak eragindako egoera honen kontzientzia erabat galduz.
Jada, berandu da egindakoa konpontzeko, ezin baita gertatutakoa ezabatu. Eta honen aurrean horrelako gehiagorik gertatuko ez dela ziurtatzea besterik ez zaigu gelditzen. Beasaingo herriaren izena ez zikintzea eskatzen dugu, herritar guztiek ez baitute horrela jokatu. Halaber, esan beharra daukagu, gure gurasoek ondo hezi izan gaituztela eta uneko beroaldia izan zela atzo gailendu zena. Beraz, gure pertsonak epaitu nahi badituzue eskubide guztiei izango duzue, baina gure gurasoak ez dute atzo gertatutakoarekin zerikusirik”.