Danborradak ez du hutsik egin Beasainen
Hainbat auzotan danborrak eta makilak astindu dituzte 19:00etan Beasainen. Besteak beste, Bista Alai auzoan eta Igartza aldean.
Loinatz jaietako larunbata danborradaren eguna izan ohi da; goizean haurrena eta iluntzean helduena izaten da. Aurten ere, ez du danborradak hutsik egin. Koronabirusak baldintzatutako egun hauetan kalean festarik egiterik ez badago ere, hainbat beasaindarrek etxeko balkoietan egin dute danborrada. Haur eta heldu, danborrak astintzen aritu dira 19:00etan hasita. Besteak beste, Bista Alai eta Igartza auzoetan entzun ahal izan dira danbor hotsak.