Euskaltegiko udako ikastaroetan eta datorren ikasturtean izena emateko aurre matrikula epea ekainaren 8an hasiko da
Beasaingo Udal Euskaltegian izena emateko epea ekainaren 8tik 18ra izango da, telefono edo online bidez. B2 eta C1 azterketak prestatuko dituzte
Beasaingo Udal Euskaltegian izena emateko epea datorren astean zabalduko da, ekainaren 8an, zehazki. Ekainaren 18an amaituko da aurre matrikulazio epea. Izen ematea telefono bidez (943 02 81 00 – 688 740 385) eta online (www.beasain.eus/euskaltegia – euskaltegia@beasain.eus) egin daiteke.
B2 eta C1 mailatako azterketak prestatuko dituzte. Lehen ikastaroa ekainaren 24tik uztailaren 25era izango da, eta bigarrena irailaren 7tik 30era. Ikastaroak telematikoak edota aurrez aurrekoak izango dira, betiere talde txikietan eta osasun neurriak errespetatuz.