Lizarrustiko parketxeak eta Barandiaran museoak antolatuta, ibilbide bana egingo dituzte asteburuan. Mitologia eta orientazioa uztartzen dituen jolasa ere antolatu dute, hilaren 14 eta 20rako.
Beasainen zirkua egongo da datozen bi asteburuetan. Segurtasun neurri bereziak hartu behar dira kultur ekitaldiak egiteko. Liburutegiak eta aretoak ere zabalik daude
Aizaleku tontorrean igandean zatekeen urteko festa ez da ospatuko, ezintasunagatik baino gehiago begiruneagatik. Maria Jesus Debak azaldu duenez, Aztiriko uztaileko festak ere zintzilik daude oraindik.
Maiatzaren 25ean auto eskolak irekitzeko baimena eman zuten. Protokoloa dela eta gidabaimena ateratzeko prozesua motelagoa izango da, azterketa bakoitzeko bi edo hiru ikasleko txandak egingo dituztelako.
Garaian garaiko azenario berria, piper mota ezberdinak, kuiatxoa eta gerezi tomatea izan ziren atzo Ordiziako Azokako postuetako nobedadeen artean.
Duela lau urte Hong Kong aukeratu zuen Saioa Barandiaran itsasondoarrak bikotearekin batera bizitzeko. 7,5 milioi biztanle dituen eremua da eta lau hildako baino ez dira egon.
Bertako merkataritzaren alde, herritarren 20 euroko gastuari 10 erantsiko dizkio udalak. Bonu-txartelak bihar-etzi salduko dituzte. 18.000 euroko inbertsioa da.
Ondo bidean, Hegoaldeko lau herrialdeak hirugarren fasean sartuko dira astelehenean. Eusko Jaurlaritzak mugakide diren erkidegoetara eta Euroeskualdekoetara mugitu ahal izatea eskatu du, baina Madrilek ez du onartu.
Gaztari irteera emateko bilatu dituzte arazoak Idiazabalgo J. Aranburu elkartekoek. Ardiak jezten eta gazta egiten beti bezala ari dira. Museoko salmenta, feriak eta etxetiko salmenta ere gelditu egin dira, ordea.
2019ko ur eta zabor tasak ordaintzeko laguntzak ekainaren 17a baino lehenago eskatu behar dira, herritarren harrera gunean
Covid-19a dela eta herriguneetan eta etxoletan pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratzen hasi da Sasieta, eta atez ateko bilketari ekingo dio hiru herri horietan.
Beasaingo Udal Euskaltegian izena emateko epea ekainaren 8tik 18ra izango da, telefono edo online bidez. B2 eta C1 azterketak prestatuko dituzte