Kaxintane taberna alokatzeko lehiaketa zabaldu du udalak
ITSASONDO // Itsasondoko Udalak Kaxintane tabernaren errenta esleitzeko lehiaketa irekia deitu du. Errentaren kuota 400 eurotakoa da, eta aurretik 3.000 euroko bermea aurreratu behar da. Kontratuaren iraupena bost urtetakoa da, lehen sei hilabeteak probaldian. Interesatuek euren burua aurkeztu behar dute hilaren 18a baino lehenago Itsasondoko udaletxean. Baldintzak udaletxean daude ikusgai.













