Udal tasak ordaintzeko laguntzak eska daitezke
2019ko ur eta zabor tasak ordaintzeko laguntzak ekainaren 17a baino lehenago eskatu behar dira, herritarren harrera gunean
2019ari dagozkion ur eta zabor tasak ordaintzeko laguntzak jada eskatu daitezke. Tramitazioak Igunean egin behar dira, astebarruan, 07:30etik 14:30era.
Laguntzak jaso ahal izateko baldintza batzuk bete behar dira: eskatzaileak, gutxienez, Beasainen sei hilabete lehenagotik egon behar da erroldatuta; balorazio ekonomikoa egiterako garaian etxibitzan bizi diren kide guztien diru sarrerak hartuko dira kontuan: 12.600 eurora arte tasak ordaintzetik salbuetsiko da, 12.600 eta 18.899 euro artean %75eko hobaria eskuratuko da eta 18.900 eta 25.000 euro artean %50ekoa.
Aurkeztu beharreko agiriak eskaera dokumentua, NANa, diru sarreren ziurtagiria eta tasen faktura dira.